Asteburuko gizonezko aurrerapenak

Escor Gaztedi Rugby Taldeak beti gogorra den Baztan RT Menditarrak izango du aurrez aurre. Azken urteotan Gaztedi nagusi izan oi den arren baztandarrak kontuan hartzekoak dira une oro. Kontzentrazio eta gogo biziz jokatu ezean Escor Gaztedik zail izango du gailentzea, hala ere, gaztedi buru belarri lanari ekiteko gertu agertzen bada, Gamarrako zalegoari ikuskizun ederra emateko moduan egongo da igandeko 11:30tan

Bestetik, bigarren taldea Hernani B-ren aurka ibiliko da Larunbatean eta azken aldiko bolada onari jarraipen ematea da gorri-beltz gazteen helburua hasi berria den saio hauetan. Partida larunbateko arratsaldeko 3tan izango da, Gamarran, hau ere.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Homenaje a l@s voluntari@s del IMART 2017

Y ahora a descansar ....

El día del club demuestra la buena salud de la que goza el Escor Gaztedi!!