Esconsu - Gaztedi neskak
(Eu) Pasa den ostegunean, ekainak 13, Esconsu Gaztediko Neskek ligako azken partidua jokatu zuten Uni Bilboren aurka, El Fangon, arratsaldeko 20.00etan. Bertara iritsi zirenean, urduritasuna igartzen zitzaien, partidu gogor baten aurrean baitzeuden. Momentu gehienetan, baloiaren edukitzea etxekoena izan zen, eta gure nesken lana nagusiki defentsiboa zen. Partidua hasi eta denbora gutxira hasi ziren etxekoen entseguak; zenbait momentutan kanpokoek markatzetik gertu egon baziren ere, azkenean ez zuten punturik eskuratu eta markagailua 38-0 adierazten suertatu zen. Gaztedi Neskek iada partiduen denboraldia eta liga bukatu dituzte, eta uda pasatu eta gero, espero dute datorren urtea gogotsu eta energiaz beterik hastea. (Es) El pasado jueves, 13 de junio, las Neskak del Esconsu Gaztedi jugaron el último partido de liga contra el Universitario de Bilbao en el campo de El Fango, a las 20.00 de la tarde. Llegaron nerviosas al campo, dado que les esperaba un partido duro. La gran parte del tiem...