Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Nazioarteko Eguna
Escor - Gaztedi Femenino Aurreko larunbat honetan, azaroak 25, emakumeen aurkako nazioarteko eguna ospatzen zen mundu osoan zehar, eta Escor Gaztedi Neskek haien laguntzatxoa eman nahi izan zioten urte osoan zehar borrokatzen den guda latz honi. Hargatik, txapelketa bat antolatu zen, indarkeria sufritzen duten emakume guztiak omenduz eta egun garrantzitsu hau ospatuz. Goiz lainotsu honetan, gure neskak Burgosetik eta Bilbotik etorritako beste bi taldeekin batu, eta eguzki izpi moreak ekarri zituzten Gamarrako zelaira. Errugbiaz eta giro apartaz beteriko jardunaldi honetan, hiru partidu jokatu ziren: Escor Gaztedi Universitario Bilbau-ren aurka, Escor Gaztedi Burgosen aurka eta Universitario Bilbau Burgosen aurka. Tamalez, gonbidatua zegoen beste taldea, Ordizia, ezin izan zen txapelketara etorri. Hala ere, emaitzek garrantzirik ez zuten egun honetan, bertara hurbildu ziren guztiek asko disfrutatu zuten partiduez. Partiduok jolastu ostean, h...