Entradas

Mostrando las entradas etiquetadas como 8M

El Gaztedi siempre ha estado con las reivindicaciones de las mujeres, y hoy 8 marzo, aún más.

Imagen
  EMAKUMEOK* PLANTO - NOSOTRAS PARAMOS M8 GREBA FEMINISTA Iaz, 70 herrialde baino gehiagotan, emakumeek* nazioarteko emakumeen* grebarako deialdia zabaldu zuten, emakumeen* kontra indarkeria eta desberdintasun molde ugari eragiten dituen munduaren aurrean. Aurtengo martxoaren 8an Euskal Herriko mugimendu feministak bat egin nahi du EMAKUMEOK* PLANTO aldarriarekin, menpean hartzen eta zapaltzen gaituen sistema kapitalista, arrazista eta heteropatriarkala salatzeko. Honako eguna bide luze baten abiapuntua izango da. Bide horretan, aliantza berriak ehunduko ditugu, bateratuz eta elkar ezagutuz, gure borrokak berriz pentsatuz, erresistentzia berriak eraikiz, eta baztertzen gaituen mundutik askatuz, betiere alternatiba feminista bat sortzeko helburuarekin. Sistema honek sexuaren araberako lan banaketa bultzatzen du, eta ezkutatzen eta gutxiesten ditu bai feminizatutako ogibideak, bai bizitzaren iraunkortasunarekin eta zaintzarekin lotutakotako lanak (hazkuntza, heziketa, biziraupenerako...