Gaztediko kadeteak ez zuten Ordiziaren aurka garaipena lortu

Partidua lehenengo zatian oso berdintsu egon arren,azkenean Ordiziako mutilek lortu zuten garaipena 31-3 ko puntuaketa batekin.

Partidua Ordiziako entsegu batekin hasi zen,baina gaztediko mutilek ez ziren ezer egin gabe gelditu eta Ordiziaren zelaian izandako zigor kolpe batean Josu Carrillok sartu zuen markagailua 5-3 utziz.Lehenengo zatian ez zen gehiago aldatu bi taldeek gogo askorekin aritu zirelako.

Bigarren zatia berriz ez zen hain ona izan Gasteizko mutilentzat, puntu gehiago lortu ez zutelako eta aldiz Ordiziakoak pixkanaka partidu osoan lortu zituzten 31 puntuak lortzen joan ziren.

Hemendik atera dezakegun ondorioa, entrenamendu asko falta dela da, beti hobetu daiteke.

Ahal delako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Homenaje a l@s voluntari@s del IMART 2017

Y ahora a descansar ....

El día del club demuestra la buena salud de la que goza el Escor Gaztedi!!