Arabat Gaztedik ezin izan du txapeldunaren aurka

Igande honetan Arabat Gaztediko nesken taldeak Ohorezko mailako lehenengo jardunaldia jokatu du Bartzelonan,hain zuzen ere INEF Barcelonaren aurka 51-5 galduz. Nahiz eta talde gasteiztarra indartsu aritu,INEFekoek argi utzi dute zergatik diren Espainiako txapeldunak. Bere joko azkar eta teknikoarekin Arabat Gaztedik ezin izan die aurre egin.
Partida hasi eta minutu gutxira aurreratu dira kataluinarrak markagailuan. Gasteiztarren akats defentsiboak aprobetxatuz, INEFeko jokalariek beste lau entsegu lortu dituzte. Hala ere,Gasteiztarrek ez dute etsi eta 23. minutuan hirulaurdeneko lerroak hasitako jokaldia aprobetsatu du meleak Arabat Gaztediren lehjenengo entsegua lortzeko.
Bigarren denboran bi taldeen arteko desberdintasun fisikoa oraindik nabariagoa izan da eta jokalarien nekea agerian geratu da. Hala ere gasteiztarrek ez dute burua makurtu eta aurtengo denboraldia arrakastatsua izan daitekela iragar genezake.
Aipagarria da Maitane Sarralde hegoak estreinekoz jokatu duela taldearekin eta aurtengo fitxaje berriak ere (Esti Uriarte,Laura David eta Isabel Moreno) bere postuetan egonkortzen ari direla. Zoritxarrez Maddi Martinezek eta Maria Fernandezek ezin izan dute jokatu beroketan min hartu dutelako.

Comentarios

Entradas populares de este blog

Homenaje a l@s voluntari@s del IMART 2017

Y ahora a descansar ....

El día del club demuestra la buena salud de la que goza el Escor Gaztedi!!