Txapeldunak

Joan den larunbatean Euskadik Madril irabazi eta horrela Emakumezkoen Herrialdeko Txapelketa berriro eskuratu zuen. Partidu horretan Gaztediko seik neskek hartu zuten parte.

Partidua. Zortzigarren minutuan Madrilek lehenengo entsegua lortu zuen eta aurretik jarri zen; baina, laster, 13. minutuan, Euskadik entsegua eta transformazioa lortu zituen eta hortik aurrera aurretik joan zen markagailuan.

Erregina kopa. EuskoTran Gaztediko Emakumezkoen taldeak datorren asteburuan Erregina Kopako lehenengo fasea jokatuko du Logroñon. Fase honetan hiru partidu jolastu behar izango dituzte Madril, Katalunia eta Andaluziako ekipoen kontra, talde horietatik bi hoberenak Erregina Kopako azken faserako sailkatuko dira. Gogoan hartu, joan den urtean Gaztedik azken faserako sailkatu zela lehenengo fase oso on bat egin ostean. Ea aurten errepikatzen den!!

Bestalde, larunbatean, Euskadiko jubenilek Gazteen Herrialdeko Txapelketa eskuratu zuten. Asteburu ezin hobea, beraz, Euskadiko errugbiarentzat.

ZORIONAK!!!

Comentarios

Publicar un comentario

Entradas populares de este blog

Homenaje a l@s voluntari@s del IMART 2017

Y ahora a descansar ....

El día del club demuestra la buena salud de la que goza el Escor Gaztedi!!