Finala: Euskadi-Madrid

Larunbatean, martxoaren 29an, Euskadiko emakumezkoen Selekzioak Madrilen aurka jokatuko du Emakumezkoen Herrialdeko Txapelketaren finala. Partidua 16:00etan izango da Burgosen. Jokalariak egun berean goizeko 9:00etan bilduko dira Gamarrako zelaian arratsaldeko partidurako azken prestaketak egiteko.

Partidu honetarako Gaztediko bost jokalari deitu dituzte: Nerea Otxoa, Aitziber Porras, Raquel Villarreal, Nagore Cid Edurne Arregui eta Estibaliz Apiñaniz.

Txapeldunak. Txapelketa honetako azken irabazlea Euskadi izan zen Madrilen duela bi urte jokatutako finalean. Larunbat honetan ere, Euskadik txapeldun titulua berriro lortzeko ahalegin guztiak egingo ditu.

Zorte on!

Comentarios

Entradas populares de este blog

Los Sub 14 del Esconsu Gaztedi recibieron en Lakua al Fénix de Zaragoza

El Gaztedi Femenino Sub18 esta en Donibane Garazi

Primera final