[eu] Aurten gaztediko gizonezkoen talde seniorrari hainbat jokalari berri batu zaizkio. David, Endika, Adrian, eta Beñat Nerbioitik etorri dira, Aiaraldeko errugbyaren esperientzia gurekin partekatu asmoz. Durangotik Guillermo etorri zaigu ere. Honek hiru laurdenetan bere alea jartzeko gogoz eutsi dio denboraldi hasieran. Aurten gainera Ruben eta Andoni hainbat urteko atsedenaren ostean berriz gogotsu itzuli dira euren onena erakuste aldera eta aurrelari gazteenekin beraien esperientzia eta ezagutzak partekatu asmoz. Tornike eta Giorgi georgiarrak ere itzuli dira eta talde arabarraren lehen lerroan izango ditugu bidelagun. Alejandro Levrand argentinarra ere gurean izango da bere atzelari esperientzia gurekin partekatuz eta klubeko kategoria ezberdinetan ere arituko da. Bestalde, Julen datorkigu Granadatik, Asier Errioxatik eta mediku eta aurrelaria den Miguel Cardona Zaragozatik Bestalde, staff teknikoari dagokionez, Juan Azkuenaga “Pájaro” batu da aurten ...