Bidearen bukaeran baina irribarrea bihotzean
-Maiatzaren 22 ª Gaztedi- DurangoUribeZornotza- Eguzkia ez zuen atsedenik eman asteburuan, hortaz, arratsaldeko 16:30ak zirelarik freskotasun mantentzea jarduera zaila zen. Ondorioz, aditzera emateko denborarik izan gabe partidua hasi zen, gaurkoan faktore ugari genituen buruan; ligaren hasierako postuak, DurangoUribeZornotzaren aurka jolastutako azkeneko partidua, astean zehar izandako entrenamenduak … Oharkabean DurangoUribeZornotzaren eskutik lehendabiziko entsegua eskuratu zen, honek gure taldea aztoratuz zein bananduz, baina gogoan izan errugbira ez dela bakarrik jolasten, taldea beharrezkoa baituzu. Aurkaria aztertuz, nabaria zen aldaketa; izan ere, aurreko bueltan izandako jarrera zeharo mutatu zen, honela gaurkoan, batasuna zein adiskidetasuna azpimarratuz eta hau, hauen jokoan nabarituz. Lehenengo 40 minutuetan, gurea izan zen gehienbat baloiaren jabegoa, hala ere, hau ez zen egintza samurra izan. Gaurkoan aurrelarien jokoa ez zen nahikoa izango, hori dela eta, atze...