Du rangoUriberen aurka jolastutako azkeneko partiduaren sentsazio txarra usatzeko prest geunden Gaztediko neskok. Beraz, hura lortzeko xedez, hura burutu genuen, modu horretan, garaipena etxean utziz. Baloiaren jabegoa genuelarik aurrelarien errekurtsoak erabili genituen, modu honetan, gutxinaka- gutxinaka metroak irabaziz, gutxinaka- gutxinaka Maiderren lehendabiziko entsegua eskuratuz. Hala ere, aurrelarien jolasa alboratuz, hurrengo minututan atzelariak erabili genituen, honela baloia irekiz eta Ainhoa zein Eneritzen entseguak lortuz. Hiru entseguko diferentzia genuen arren, gure aurkariek ez ziren trenkatu eta defentsan genituen akatsez ohartarazi orduko entsegua lortu zuten. Lehenengo zatiarekin bukatzeko, ardatz nagusietan zituzten hutsuneak irakurtzen jakin genuen, honela aurrelarien joko eraginkorra erabiliz, gure hurrengo entsegua Iratxeren eskutik bereganatu genuen. Hasierako 40 minutuetan gure aurrelariekin jokatuz, metro ugari irabazi genituen, hori dela eta, iaiotasun horr...