Arabako 7nako selekzioa Euskal Herriko Txapelketan
Arabako 7nako errugbi selekzioa, Escor gaztediko hamabi jokalarik osatua Baionan izango da Euskal Herriko herrialde arteko 7nako txapelketa jokatzeko, txapelgoa Lapurdiko hiriburuko bestekin bat eginen du ikuskizuna eta giro ederra bermatuta daudelarik. Jakina da ekitaldi gogorra izango dutela Arabarrok Zuberoa, Lapurdi berbera eta baxe Nabarraz gain Bizkaia, Gizpuzkoa eta Nabarra garaia ere egonen direlarik. Arabarrak, baina, gogo eta zentzuz prestatu dute ekitaldia berhonen maila eta exigentzia handiaren jakitun. 7nako errugbia gori-gorian dagoen errugbi mota da 7 jokalarik zelai osoan jokatzen dutelarik ordu laurdeneko partidatan, honek joko dinamiko zein ikusgarria dakar. Jokatzeko era honen igoera indartsua datozen Rioko Olinpiar Jokoetan kirol ofiziala izango delako dator besteak beste, halakorik ez da gertatu 1924az geroztik, nahiz eta une hartan 15nakoa izan. -------------------------------------------------------------------------------------------- La selección alavesa de Rug...