Gasteizko errugbilariek Gernikan, goizeko 11:00etan, jokatu zuten partida irabazi beharra zuten, ligan 5. postuan geratzeko, eta mutilek gogotsu jokatu zuten beraien helburua lortuz. Hasiera ederra eman zioten Escor Gaztedi sub 18ko jokalariek, bi entsegu lortu zituzten partidako lehen 10 minutuetan, bata Egoitzek 3. minutuan eta bigarrena berriz, 6. minutuan Alejandrok. Lehen transformazioa makilen artean sartu zuen Beinatek, bigarrenean ordea, ez zuen halako zorterik izan. Partida irabazita zutela sinisturik, lasaitu eta 11. minutuan kontrako entsegu bat jaso zuten, markagailuan 7-12koa utziz. Lehen zati honetan, kontuan hartu behar dugu Gernikako bi jokalarik txartel horia jaso zutela. Lehenengo zatiaren amaiera ez zen oso ona izan gure mutilentzat baina atseden aldian, beraien entrenatzailearen aholkuak kontuan hartuta, bigarren zatiari gogor ekin zioten. Hain gogor non, Gern...