Borrokatzeko partidua atzo Escor Gaztediko neskentzat
Atzo Escor Gaztediko neskak Hernaniren aurka jokatu zuten. Ongi hasi ziren neskak Heranikoen zelaian baina jokaldi batean baloia galdu eta Hernaniko neskak hasi ziren partida menderatzen. Lehenengo entsegua 18.minutuan Hernaniko nesken eskutik izan zen. Indartsu zeuden Hernanikoak eta baloia denbora luzez mantendu zuten 5-0a mantenduz. Momentu nahiko orekatua izan zen 32.minuturarte. Hernaniko nesken bigarren entsegua. Anne arerioa plakatzen saiatu zen baina berdinberdin sortu zuen entsegua. Hala ere, Escor Gaztediko neskek indarrak batuz lehenengo entsegua sartu zuten 40.minutuaan Anneren eskutik. Lehenengo denboraren amaiera 12-7 utziz. Bigarren denboran, Hernanikoak gailentzen eta Escor Gaztedikoen zelaian jolasten. Gasteiztarrek ez zuten baloia berreskuratzen lortu eta denbora luzez egon ziren 22.ko lerrotik atera gabe. Gainera, neskek zigor kolpe ugari egin zituzten nahiz eta defentsan gogor aritu. Bigarren denboraren bigarren zatian, Escor gaztedikoek partiduari gogor eutsi ziote...