Mendeku gosez zeuden Gaztedi ko neskak Hernani n, denboraldiko lehenengo partidan 41-10 galdu zutenetik. Hilabete hauetan emandako aurrerapausoak zelaiean islatzeko gogoz zebiltzan eta gogor aritu ziren igande honetan, Gamarran jokatutako norgehiagokan. 2.014an zuten lehenengo aurkaria zen talde gipuzkoarra eta 80 minutuz, ohi baino kementsuago borrokatu beharko zela aurreikusten zen. Honekin batera, Hernaniren 3/4eko lerroak, bidea utziz gero, min handia egin zezakeela bazekiten gure neskak eta epailearen txistua jo zuenetik defentsa sendoa erakutsi zuten, kanpotarren jokoa geldituz. Gogor hasi zen lehenengo zatia, zelai erditik pasatzea zaila suertatzen baitzen, baina arabarrak amore eman gabe kolpez kolpe metroak irabazten joan ziren, Anne k ihes egin eta Gaztediren lehenengo entsegua lortu zuen arte ( Adarak eraldatua ). Lehenengo 40 minutuetan erritmoa mantendu zen, bi taldeentzako aurkariaren entsegu lerroa eskuraezina zirudielarik. Hala ere, arabarren defentsa ak...